BIDAIAK

Egiten ditugun bidaiak esperientzia paregabeak dira, aukera ematen digute herrialde desberdinetara bidaiatzea, ikasteko. Bidai horietan, kultura eta ekosistema ekintzaileetan murgiltzen gara, eta bertatik bertara ikasten dugu berrikuntza eta lidergoa nola gauzatzen diren nazioarteko testuinguruetan. Esperientzia horiek bereziak dira, egiten duguna ez direlako klase tradizionalak, esperientziazkoak baizik. Enpresak, startupak eta berrikuntza guneak bisitatzen ditugu eta bertan gure proiektuak egin ahal izateko ikaskuntza ateratzen ditugu. 

Berlinera egindako bidaian, historiaz eta sormenez beteriko hiria aurkitzeaz gain, tradizioa eta modernitatea uztartzen dituen kultura bizi batean murgiltzeko aukera izan genuen. Negozioak beste ikuspegi batetik begiratzen ikasi genuen, alemanen lan-kulturan oinarritu ginen, eta gurearen oso bestelako kulturarekin lan egiten ikasi genuen. 


New Yorkerako bidaia laster dator!

                                                           

Garatutako proiektuak

Berlinen egonaldian, hainbat proiektu garatzeko aukera izan genuen, eta esperientzia horrek ikaskuntza aberasgarria ekarri zigun. Bertan, festa bat antolatu genuen, non sormena eta antolakuntza-trebetasunak praktikan jartzeko aukera izan genuen, tokiko kultura eta gustuekin bat eginez. Gainera, merkatu batean stand bat lortu genuen, bi proiektu desberdin aurkezteko eta garatzeko. Stand horretan, bezero potentzialekin harremanetan jarri ginen, euren iritziak entzun eta gure ideiak hobetzeko aukera izan genuen.

Horretaz gain, alemaniar merkatuaren eta kontsumo-ohituren inguruko ezagutza sakonagoa eskuratu genuen, eta horrek gure negozio-estrategiak birplanteatzen lagundu zigun. Esperientzia honi esker, talde-lanean aritzeko eta gure komunikazio-gaitasunak areagotzeko aukera izan genuen, ingurune erabat berrian eta erronka berriak gaindituz.

Berlinen egindako lana gure garapen pertsonal eta profesionalerako oinarrizkoa izan da, eta argi ikasi dugu berrikuntza, iraunkortasuna eta lankidetza oinarri dituzten proiektuek nolako eragina izan dezaketen. Esperientzia hau gure motibazio eta ikuspegia aberastu du, eta New Yorken izango dugun hurrengo bidaian ikasitako guztia praktikan jartzeko gogotsu gaude.